Aurkezpena

Oraindik ere pertsona batzuek uste dute emakumea gizonaren zerbitzura dagoela, gizona dela emakumearen existentziaren helburua eta arrazoia. Eta uste horrek gure gizarte-egituraren zati bat markatzen du; gizartea, beraz, desberdintasuna oinarri eraikitzen da, eta ondorioak oso larriak dira, besteak beste, indarkeria.

Bizkaiko Foru Aldundiak aurkezten duen mapan, desberdintasunaren muturreko ondorio horiek ikusarazi nahi ditugu, hau da, agerian utzi nahi dugu hainbat eta hainbat emakumek pairatzen duten indarkeria. Mapa, beraz, ariketa bisual bat da, balio diguna hobeto ulertzeko indarkeria mota hau pentsatu baino hurbilago daukagula eta pentsatu baino askoz ere emakume gehiagok pairatzen dutela.

Ariketa hau behar-beharrezkoa da herritarrak sentsibilizatzeko.

Nola egin dugu mapa?

Mapak bi berezitasun ditu:

  • ikuspegiari buelta eman diogu; izan ere, fokua biktimarioak dira, hau da, hiketen erantzuleak, biktimak seinalatu gabe
  • genero-indarkeriaren biktimez gainera, emakume izateagatik emakumeen kontrako indarkeria jasaten duten biktima guztiak sartu ditugu

Mapa honetan, emakumeak erail diren puntu guztiak seinalatzen ditugu (*), 2004tik 2017ra. Kasu horietan, datu hauek eskaintzen dira: gertaeraren kontakizun laburra, biktimarioaren kondena, erailketak eragindako erantzun soziala eta epai osoa.

Mapan, era berean, biktimizazioei buruzko datu orokorrak adierazten dira, indarkeria motaren arabera banatuta (bikotekidearena edo bikotekide ohiarena, familia barrukoa eta sexuala); datu horiek Bizkaiko 107 udalerriei dagozkie, eta 2009tik 2016ra bitartekoak dira. Mapan agertzen diren datu guztiak Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokitik, Ertzaintzatik, epai judizialetatik eta Bizkaiko egunkarien hemerotekatik atera dira.

Erailketa gehiagorik ez! Ezta emakume bat gutxiago ere!

 

(*) Ez da zehatz-mehatz adierazten non gertatu diren erailketak, leku horretan bizi diren senideak errespetatzearren. Horrez gainera, errespetu handienaz tratatu dugu biktimen identitatea.

 

Bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu. Ulertuta